Andoaingo Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek kontzertua eman zuten azaroaren 22an, Katrin Iturralderen zuzendaritzapean, musikarien zaindari den Santa Zezilia egunarekin bat eginez. Haur abesbatzak, besteak beste, Maixa eta Ixiar bikotearen "Iluntzean" interpretatu zuen.