Andoaingo Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek kontzertua eman zuten azaroaren 22an, Katrin Iturralderen zuzendaritzapean, musikarien zaindari den Santa Zezilia egunarekin bat eginez. Haur abesbatzak, besteak beste, "Perretxikuak" abestia interpretatu zuen. Abestia Junkal Guerrero musikari andoaindarrak moldatuta dago.