Andoaingo Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek kontzertua eman zuten Basteron azaroaren 22an, Katrin Iturralderen zuzendaritzapean, musikarien zaindari den Santa Zezilia egunarekin bat eginez. Helduen Abesbatzak, besteak beste, Aita Donostiaren "Jeiki, Jeiki" pieza abestu zuen.