Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek kontzertua eman zuten, Santa Zezilia ospatuz

Aiurri 2021ko aza. 23a, 14:02

Andoaingo Musika Eskolako hiru abesbatzek (haurrak, gazteak eta helduak) kontzertua eman zuten Basteron azaroaren 22ko ilunabarrean, Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna ospatuz. Katrin Iturraldek zuzenduta, Euskal Herriko zein nazioarteko kantutegiko zenbait pieza abestu zituzten. Ondoan izan zituzten Myriam Ulanga (pianoa) eta Izaro Placencia, Lier Sarasola eta Simon Lopez (perkusioa). Zenbait abesti ikusgai, bideoz:

* Haurren Abesbatza, "Iluntzean":

* Haur Abesbatza, "Perretxikotan":
* Haur Abesbatza: "Kantari bizi naiz":
* Gazteen Abesbatza, "Haizea":
* Gazteen Abesbatza, "Kantatzera nuazu":
* Gazteen Abesbatza, "Gaztelugatxe":
* Helduen Abesbatza, "Jeiki, jeiki, etxekuak":
* Helduen Abesbatza, "Kaiku":
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!