Mendizabal-Arrizabalaga bikoteak Bergarako Txapelketako finala irabazi zuen Aldai eta Ruiz de Larramendiren aurka (22-20). Partida oso bizia, orekatua eta lehiatua izan zen Bergarako frontoian ikusi zena. Lau pilotariek maila handia erakutsi zuten, ikusleen gozamenerako; tanto politak eta kalitate handikoak eskeini zituzten. Hala ere, norgehiagokako azken zatian Arrizabalagak eta Mendizabalek gehiago estututa garaipena eskuratu zuten. Txapela gutxi balitz, Arrizabalagari pilotari onenaren saria eman zioten.