Covid19 | Datuak egunez egun

Dozena erdi bat gela eta txoko itxita udalerriko hiru ikastetxeetan

Jon Ander Ubeda 2021ko aza. 24a, 13:17

Baheketak egin dira haurren artean, eta atzo hartutako neurriez gain, Osakidetzak erabaki berriak hartu ditu. Atzokoan lau gela zeuden itxita, eta gaurkoan dozena erditik gora gela eta txoko itxi dituzte. 

Aita Larramendi ikastola

Ez da aldaketarik eman atzotik. Atzoko albistea: Haur Hezkuntzako gela bat itxita dute, eta Lehen Hezkuntzako ikasle batzuk on line bidezko eskolak jaso dituzte. Lanak ere modu horretan bideratu zaizkie. “On line bidezko hezkuntza ez dugu martxan jarri, gelak ez baititugu itxi Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan”.

La Salle Berrozpe ikastetxea

LHko bigarren gela bat konfinatu dute, gaurkoan. 25 ikasle dira eta atzo itxitako gelakideei batu zaizkie. Goizetik, "zuhurtziaz", beste gela bateko ikasleak etxean daude. Baina Osakidetzarekin harremanetan zeuden, gela horrekin zer egin erabakitzeko zain. Azkenean konfinatzea erabaki dute. Atzoko albistea: LH mailako gela bakarra itxi dute, eta bertako 23 ikasleak etxean daude. Gauzak ondo, gelaren martxa berrezarriko da hurrengo astelehenean. Azaroaren 29tik aurrera, zehazki.

Ondarreta ikastetxea

Haur Hezkuntzako gela bat itxi dute gaur. Eta LHko txoko bat ere itxi dute. Atzoko albistea: Lehen Hezkuntzako 3-4 mailatako bi gela itxi dituzte, eta ziklo bereko beste bi gelatan kribadoa egingo dute gaur bertan. LH 5-6 mailatan hainbat ikasle falta da eta irakasle batek positibo eman du. Oro har, ikasleak etxetik lanean ari dira eta zuzendaritzatik adierazi dutenez ondo daude: “Etxean dauden ikasleek Chromebook izeneko ordenagailua eskolatik eraman dute, eta bideokonferentzia bidezko konexioak egiten dituzte”.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!