[KOMUNITATEA]

Komunikazio garrantzitsua andoaindar guztientzat

Bizilagun taldea 2021ko aza. 25a, 10:37

Andoaindarrak harrituta geratu gara Aldundiak duela gutxi, Urumeako autobia Bazkardon N-1 autobiarekin lotzeko egin duen proposamenarekin.

Gure ustez, egin duen proposamena, Andoainentzat oso kaltegarria delako eta ez dituelako gure herriak dituen arazoak konpontzen. Honen aurrean gure udal-politikarietako batzuek ez dutenez inolako erantzunik eman proposamen horren aurka, hainbat herritar elkartu gara, egitasmo hau geratzeko.

Ez dugu ulertzen nola egun batetik bestera, Urumeako saihesbidearen amaiera eta A-15arekin duen lotura baztertzen duten, hori baita gure ustez, herrian ditugun arazoei aurre egiteko proiekturik zentzuzkoena, eta gainera, Andoaingo plan oroko- rrean jasota eta onartuta dagoena, 2011n onartu baitzen.

Autobia horren eraginpeko herri guztiek, errepidea, herrigunetik ahalik eta urrunen ateratzea erabaki zuten.
Andoainen, egindako azken saihesbidearen kasuan, Plangintza Orokor bat berehala egin behar zenez, behin-behineko irtenbide bat ematea erabaki zen N-1 errepidearekin lotzeko, biribilgune bat eta N-1 errepiderako eta Andoaingo hirigu- nerako sarbideak eginez.

Autobia hori zen andoaindarrentzako konponbiderik onena, herritik kanpo ateratzen zelako, Mimendi inguruko zaratak erabat kenduz, udalerriaren barruan Alejandro Calonge auzoa eta inguruko eremuak integratuz.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aitzakia da saihesbide hori oso garestia dela..., egin nahi duten “partxearen” kostua argi ere izan gabe, gainera, aurrekonturik ez dagoela kontuan hartuta, eta Mimendi parean 200 metroko tunela egiteko asmo zentzugabearekin, zaratak ezabatzeko eta dagoen poluziorako inolako irtenbiderik gabe. Litekeena da, aurkeztu duten irtenbide horrek ingurumen baldintzak ez betetzea, eta hori, 2011n onartutako saihesbidearekin konponduta zegoen.

Orain arte aipatutakoaz gain, saihesbidea egiteak, lursail batzuk emango lizkioke herriari, eta besteak beste, kiroldegiaren eremuan aire zabaleko igerilekuak eraiki ahal izango lirateke, dagozkien berdegune eta kirol-espazio berriekin.

Egungo N-1a jasangarri litzatekeen zuhaizti bat izango litzateke, eta herria Alejandro Calongetik Sorabillara komunikatuko litzateke espaloi zabalekin, bidegorriarekin, eta Kiroldegia eta Ikastola ere zarata jasanezinetatik aske geratuko lirateke. Hori guztia erantsitako planoan ikus daiteke.

Andoaindar guztiei dei egin nahi diegu, azaroaren 27an Udaletxe aurrean modu baketsuan biltzeko, N-1ak sortzen dituen arazoetarako konponbiderik onena eskatuz, eta berehala gelditu dezan egin nahi duten alternatiba, egungo egoera larria- gotzen baitu, besteak beste N-1ak nabarmen areagotuko bailuke trafikoa.
Ez dugu gure herria zigortua eduki nahi, ez dugu nahi Andoain N-1 osoaren puntu beltza izatea estatu-mailan, ez eta errepideen Europako ardatzaren puntu beltza izatea ere. Mesedez, utzi iezaiozue herri hau zigortua edukitzeari, hiru saihesbide baititu inguruan: N-1, A-15 eta Urumeako autobia. Andoaingo bizilagunak, mobiliza gaitezen, bestela, gure hurrengo belaunaldiek zigortuak izaten jarraituko dute eta.

Luzapen gehiagorik gabe, andoaindar guztiei dei egiten dizuegu datorren azaroaren 27an eguerdiko 12:00tan udaletxe aurrean biltzeko.

Urumea autobia Bazkardorekin lotzeko egiten hasi diren lanak berehala geldiarazteko, eta 2011n onartutako autobidea lehenbailehen egiteko.

Aldundiari exigitzen diogu 2011n onartutako sahiesbidearen egitasmoa gauzatzen den bitartean, soinuaren aurkako pantailak jartzeko (ez lasto fardoak) eragina duen auzo guztietan: Buruntza, Bazkardo, Mimendi, Ikastola, Karrika, Sorabilla...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!