Zumarraga, Azpeitia eta Urretxu udalerriak daude Andoaingoa baina egoera okerragoan. Gutxi dira 1.000tik gorako intzidentzia-tasa duten udalerriak, eta horietako bat da Andoain. Azaroaren 22an antzemandako 107 kasu positiboekin eta gaurkoan jakinarazi dituzten 58 berriekin batera, Andoain kutsatze-maila handiko egoeran dago.
5.000tik gorako udalerrien artean hauxe da nabarmendu daitezkeen udalerriak. Intzidentzia-tasaren arabera sailkatuta daude:
- Zumarraga (1690,25)
- Azpeitia (1636,01)
- Urretxu (1347,20)
- Andoain (1160,93)
- Usurbil (1078,00)
- Eibar (997,31)
- Tolosa 969,07
- Astigarraga (899,01)
- Hernani (869,61)
- Legazpi (844,33)
- Zarautz (762,41)
- Elgoibar (727,90)
- Urnieta (676,44)
- Hondarribia (641,78)
- Irun (578,00)
- Orio (570,78)
- Bergara (565,31)
- Azkoitia (550,78)
- Pasaia (550,17)
- Errenteria (527,68)
- Beasain (513,52)
- Donostia (447,39)
- Arrasate (421,16)
- Lasarte-Oria (372,80)
- Ordizia (268,12)
ID tasa, bereziki handia Beterri-Buruntzan
2,90rekin Andoaingoa da handiena, eta Eibarkoa 1,97 eta Zumarragakoa 1,82. Andoainera gerturatzen den ID tasa eskualdean bertan dago. Hernanikoa 2,40koa da, Urnietakoa 2,63 eta Usurbilgoa 2,27.
Atzo aipatu bezala, Osakidetzarentzat “tasen arrazoiaren balioa 1en azpitik dagoenean inzidentzia-tasak behera egin duela esan nahi du”. Andoaingoa, bistakoa da, oso urruti dago 1 horretatik. Gaurko egunez 2,90koa da.