Ur maila ez da oraino Zumea kaleko garaje inguruetaraino iritsi

Jon Ander Ubeda 2021ko aza. 28a, 20:08
Zumea kaleko garaje inguruak iluntzeko 20:00ak baino lehen ateratako irudian.

Euria ari du, asteburu osoan zehar bezala, baina iluntzeko 20:00ak aldera Santa Krutz elizako eta Zumea kaleko ikuspegia ez da aurreko uholdetako berdina. Oraindik ere ur mailak koska bat egin beharko du gora Kale Nagusiraino edota Zumea kaleko garajetaraino iristeko.

Egoeraren larritasunaz ohartarazteko komeni izaten da erreka inguruetara begiratzea. Zailduta baitaude Zumea kaleko dendariak. Ernaitza liburudendako erakusleihoan, esaterako, ez da aldaketarik nabaritzen. Gaurkoz ibaiaren ur maila kezka iturri ez den seinale.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!