Azaroaren 15etik hona inoizko positibotasun handia ematen ari da Andoainen, Gipuzkoako intzidentzia-tasa maila handienera iritsiz. Zumarraga eta Azpietiarekin batera okerren dagoen udalerria da Andoaingoa. Udalak gaurkoan oharra argitaratu du, kezka agertzeko: “Kezkaz ikusten dugu Andoainen kutsatze kopurua igotzen ari dela modu kezkagarrian. Udalak herritar guztiei eskatzen die guztion onerako zuhurtziaz eta norberaren erantzukizunez jokatzeko, horrek zuzenean eragiten baitio guztion ongizateari”.
Neurrietan sakontzeko deia egin du:
- Txertaketa-jarraibidea osatzea.
- Maskara kalean erabiltzea 1,5 metroko distantzia bermatu ezin den kasu guztietan.
- Jende pilaketak saihestea.
- Aldian behin eskuak gelekin garbitzea.
- Berrogeialdia zorrotz betetzea.
Kasu indibidualak
Udalak adierazi duenez Anbulatorioko arduradunen aldetik jaso duten erantzuna da agertutako kasuak kasu indibidualak direla, “eta kasu horietan kutsatzea gertatzen denean familia eta komunitate transmisioa agerikoa dela”.