Talde antolatzaileak adierazi duenez, euskararen historiari lotutako hiru gai jorratuko ditu hizlariak. “Batetik, Iruña-Veleian topatu zen altxorra, epaiketa, eztabaida zientifikoa, oraingo egoera… Bigarrenik, euskalduntze berantiarraren teoria: zer den, nork bultzatzen duen, zergatik ez duen oinarri zientifikorik… Eta azkenik, Bagaudak izeneko nekazari taldeak nortzuk izan ziren, zer eragin izan zuten Baskoniako Dukerrian eta Nabarrako Erreinuaren sorreran…”.
Patxi Alaña Euskeraren Jatorria Elkarteko kidea da, eta "Euskalduntze Berantiarraren" teoriari aurre egiten dion mugimenduko kidea da; teoria honen arabera, euskara ez da hemengo jatorrizko hizkuntza eta III. mendean hasi zen zabaltzen Euskal Herrian, aurrez zeltaz mintzatzen ziren bertakoak.
Bestalde, Iruña-Veleia aferan, erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen benetakotasuna defendatzen du.