"Korapiloak askatuz" giza eskubideen urraketen inguruko dokumentalaren aurkezpena egin dute udaletxean, goizean. Nerea Amutxastegi, Juan Joxe Petrikorena, Mari Paz Artolazabal, Imanol Ansa eta Jokin Sorozabalen testigantzak biltzen ditu dokumentalak. Basteroko ekitaldi aretoan, abenduaren 10ean egingo da bere aurkezpen ofiziala, 19:00etatik aurrera.