2022ko Udal aurrekontuetatik 250.000 euroko partida zertan inbertitu herritarrek erabakiko zutela iragarri zuten. Prozesua amaitu da, bozka gehien jaso duten bost proposamenen aurkezpenarekin. Hauek dira:
- Igerileku irekiaren lehen faseari ekitea, kirol-instalazioen atal gisa. 95.000 euro.
- Adinekoak teknologia berrietan trebatzeko programa, gazteen laguntzarekin. 20.000 euro.
- Leitzaran ibaian bainu-eremu naturalak egokitzea. 10.000 euro.
- Errotagainen hasi eta Karrikaraino iritsiko litzatekeen oinezkoentzako ibilbidea diseinatzea. 12.000 euro.
- Adunan ireki duten moduko ur parkea, aisialdirako erabiliko litzatekeena. 250.000 euro.
Alkatearen eskertza
Maide Lainez pozik agertu da esperientziarekin: “Eskerrik asko Andoaingo herritar guztiei lehen aurrekontu parte-hartzaile hauetan izan duten inplikazio eta parte-hartze handiagatik. Pizgarri handia da beste urte batzuetan garatzen jarraitzeko”.