Covid19 | Datuak egunez egun

“Gabonetara egun dugun intzidentzia-tasa baino txikiagoarekin iristeko berandu gabiltza”

Aiurri 2021ko abe. 4a, 09:26

Hamabi egun atzera, azaroaren 21ean, C-19 Analisia internet atariko Urko Vallejok arreta merezi duen hausnarketa idatzi zuen. 393koa zen intzidentzia-tasa, orduko hartan. Gabonetarako aurrikuspen txarra egiten zuen. Abenduaren 3ra iritsita, aurrikuspen hori hobetu beharrean okertu egin dela ondoriozta genezake. 966Ko intzdentzia-tasan baikaude.

 

Nola iritsiko gara Gabonetara?

2021.11.21

Zenbait gobernarien esanetan, ezin zaio galdera honi erantzun, ezinezkoa omen delako koronabirusak ondorengo asteetan ekar dezakeena iragartzea. Baina…

  • Orain arte, olatuek beheranzko joera hartu badute, neurri murriztatzaile berriak ezarri direlako izan da.
  • Udalek aplikatu behar dituzten “ez neurri” berriek, batez ere, aire librean ospatzekoak diren, eta ondorioz, trasmisio arrisku horren handia ez duten jardueretan izango dute eragina. Ez dirudi, beraz, “ez neurri” murriztatzaile eraginkorregiak izango direnik.
  • Auzitegiek COVID pasaportearen erabilera onartzen badute ere, litekeena da, honek, batez ere, adin-tarte gazteenen (17-39 urte-tartean?) jardueretan eragina izatea, betiere, ondo aplikatzen bada. Kontutan izan behar dugu txertoak ez direla guztiz eraginkorrak transmisioa eteten, eta baita, positiboen %18a bakarrik ematen dela 17-39 urte-tartean.
  • Aurreko neurriak benetan eraginkorrak badira ere (eta aurreko arrazoiengatik, ez dirudi litekeena), gutxienez bi aste beharko dituzte intzidentzia-tasan eragiteko. Eta hala gertatuko balitz ere, aurreko olatuetan hilabete baino gehiago behar izan dugu intzidentzia-tasan beherakada nabarmena izateko.
  • Eta aurreko neurriak eraginkorregiak ez badira (eta litekeena hori da), Eusko Jaurlaritzak beste neurri batzuk ezar ditzake; baina dagoeneko berandu izango da Gabonetara, gaur egun dugun intzidentzia-tasa baino txikiagoarekin iristeko.
  • Hortaz, gobernariek oraindik ere adierazten ez badute ere, badugu nahikoa informazioa hasierako galderari erantzun kualitatiboa emateko. Nola iritsiko gara Gabonetara? Gaur egun baino okerrago, edo askoz ere okerrago.

"Nola iritsiko gara Gabonetara? Gaur egun baino okerrago, edo askoz ere okerrago"
C-19 Analisia, Urko Vallejo

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!