Arrate Fernandezen "Gure Hots" dokumentalaren estreinaldia, Durangon

Aiurri 2021ko abe. 6a, 10:50

Arrate Fernandez zinegile andoaindarrak "Gure Hots" dokumentala Durangoko azokan estreinatu zuen joanj den larunbatean. Gizarteko hainbat esparruetan (nekazaritza, ekonomia, soziologia, politika, kulturgintza…) ibilbide luzea egina daukaten hamalau emakumeren testigantzak bildu ditu. Horietatik hiru, Arantza Urkaregi (unibertsitateko irakaslea), Caroline Philips (abeslaria) eta Esti Besa (enologoa) Durangoko Irudienean, euskarazko ikusentzunezkoen gunean egin zen aurkezpenean izan ziren. Proiekzioaren ondorengo solasaldia, ikusgai: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!