Zabor poltsa lurrean uzten dutenen jokabidea salatu du Ipar Haizea mugimenduak

Aiurri 2021ko abe. 7a, 08:03

Zabor poltsak lurrean Zumea plazan, astelehen gauean

Duela bi aste, kontzientziazioa sustatzeko “Andoain Garbia” kanpaina aurkeztu zuen Andoaingo Udalak. Baina oraindik bada herrian jokabide zatarra duen herritarra.

Ipar Haizea elkarteak egin du salaketa, udalerriko hainbat gunetan aurkitu baititu lurrean botatako zabor poltsak.

 

 

Edukiontzietatik kanpo uzten diren poltsak bildutako frakzio ez-birziklagarri guztiaren %20a, Udalak dituen datuen arabera. Urteko 320 tona dira, eta hori bolumen handi samarra da. 60.000 eurotakoa da horien tratamenduaren kostua, eta Udalak kanpaina bereziari ekin dio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!