Erreserbak telefonoz eta takilan presentzialki egin daitekezke. Erreserba fisikoki egiteko zinemako takila eskuragarri ipini dute. Egitarauak bi ildo nagusi izango ditu, aurtengoan. Alde batetik, maila handiko ikuskizun profesionalak programatu dituzte. Hauexek dira nabarmendu daitezkeen artistak: Benito Lertxundi, Esne Beltza & Amak eta Huntza musika taldeak, Antton Telleria, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoa...
Eta, bestalde, herriko eskaintzak izango dira. Hala nola, Gora Kaletxiki txarangaren kalejira, Ludoteka eta Gazte lokalen ekitaldi-sorta, Erraldoi eta Buruhaundien erakusketa, Gabonetako Haur Parkea...
Gaurkoan Bastero Kulturguneko bazkideek sarrerak erreserbatzeko aukera izaten ari dira. Salmenta orokorra abenduaren 9an abiatuko da. Hots, ostegunean.