Datozen orduetan adi ibiltzeko deia luzatu du Andoaingo Udalak

Aiurri 2021ko abe. 9a, 13:45

Euritea eta elurra iragarrita dago. Gaurko eta biharko eguraldi iragarpenaren aurrean, baliteke ibaiak bere bidetik ateratzea. Udalak behin-behineko aparkalekuak ipini ditu Etxebarrieta, Algodonera eta Goikoplazan. 

Andoaingo Udalak arretaz eta zuhurtziaz jokatzeko deia egin du gaur ostegunerako eta bihar ostiralerako eguraldi iragarpenen aurrean. 

Garajeak

  • Martin Ugalde-Zumea kalea inguruan lurpeko garajeak dituzten bizilagunei ibilgailuak eta gainerako tresnak ateratzea gomendatzen zaie.

Aparkalekuak

  • Etxebarrieta eta Algodonera plazak aparkaleku.
  • Goikoplaza, Kaletxiki eta Ama Kandidako bizilagunentzat.

Saltokiak

  • Generoa eta gainerako produktuak leku seguru eta altuetan kokatzea gomendatu du Udalak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!