Gurutzeak hamar metroko altuera du, eta frankistek 1939ko irailaren 3an zutitu zuten. 1936ko uztailaren 18an kolpe militarrean parte hartu zuten hildakoen omenez.
Horren aurka ekitea izan daiteke eraisteko saiakeraren arrazoia? Argitu gabe dago, gaur gaurkoz.
Beheko irudian ikus daitekeenez, oinarrian eragin dute txikizioa.
Aizkolariek enborrarekin nola, horrelaxe hausten ahalegindu dira. Puskak lurrean barreiatuta geratu dira.
Egun, dagoen bezala, haizeteekin eta egoera arriskutsuan geratu da gurutzea.
Gurutzearen oinarriaren kanpoaldean burnizko heldulekuak agertzen dira. Rotaflexarekin moztuta daudela dirudi, mozketa garbi-garbia baita. Zalantza da, gurutzearen erdialdea ere burniz eutsita dago?
Eguraldi aldaketarekin, bisitarien kopurua areagotuko da
Euri egunak izan dira aurrekoak, eta eguraldi kaskarrarekin bisitari gutxi izan ditu Buruntza mendiak. Eguraldi aldaketarekin, ordea, bisitarien kopurua areagotu daiteke. Tentuz ibili beharra dago.