Unanibia zubian, Lizarkola aldera joanez gero, enborrak eta zuhaixkak askotxo dira. Ur maila noraino iritsi zen froga da. Izan ere urak oinezkoen bidean utzi ditu mendialdetik ekarritako hainbat eta hainbat zuhaitz zati.
Atertu du azkenean, eta igandearekin bat eginik herrikide ugari atera da kalera. Inguruko tokietara, gehienak. Eta horietako asko Unanibia aldera.