Covid19 | Datuak egunez egun

Positibotasun gorabeheratsua, baina kopuru handietatik jaitsi ezinik

Jon Ander Ubeda 2021ko abe. 13a, 21:13

Seigarren olatu honetan Andoaingo positibotasuna askoz handiagoa izaten ari da. Astez aste gorabeherak izaten ari dira, baina olatuaren tamaina handi horretatik jaitsi ezinik dago. Azken lau asteetan pandemia osoko kutsatu guztien %22a eman da, Andoainen. 2080 dira ofizialki kutsatutako andoaindarrak, azken lau asteetan 472. Oso kopuru handia da hori.

Grafikoetan erreferentziazko langa nabarmen handitu da, gorantz. C-19 Analisia internet atariak eskaini ditu datu horiek, Urko Vallejo andoaindarrak egunero-egunero analisi eta datu bidez hornitzen duena. Ikusgarria, azken asteetako igoera:

 

Gipuzkoan eta Euskadin ere, goi-goian

Vallejok Andoaindik harago aztertzen ditu datuak: “Euskal Autonomia Erkidegoan, pandemia osoan inoiz izan dugun intzidentzia-tasa altuena dugu. Gipuzkoan eta Araban ere, baina hauek lehengo astetik dabiltza marka historikoak hausten. Gipuzkoan, biztanle guztien %15,09a izan da positibo noizbait”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!