Epaimahaiaren lehendakari edo buru izan da Txitxu Ruiz, Hezkuntza eta Kultura zinegotzia. Harekin batera parte hartu dute Ascensión Parrón zinegotziak, Maitane Lopez de Munain eta Jasone Usandizaga sortzaileek, eta Karmele Otaegi, Udal Artxibariak. Ruizen ustez “maila oso altuko lanak aurkeztu dira, asko eta asko berritzaile izaten saiatu dira, sormen eta lanketa maila altua azpimarragarria delarik”.
Hauexek izan dira 2022ko egutegiko sarituak, eta argazki bakoitzari egokitzen zaion hilabetea:
- Urtarrila: Juanan Lazkano Ajamil, “Afrikatik Basterora”
- Otsaila: Asier López de Arregi Etxenike, “Lebiton erraldoi eta buruhandi konpartsa”
- Martxoa: Uxue Botas Peñin, “Lamia pozetan”
- Apirila: Roberto Trutxuelo Garcia, “Oria ibaiari begira”
- Maiatza: Alvaro López Arroyo, “Cotidiano”
- Ekaina: Ane Jalón Zatarain, “Andoaingo axeriak”
- Uztaila: Xabier Huitzi Belamendia, “Bagoaz!”
- Abuztua: Vanesa Pelaez Martinez, “Ohiturak”
- Iraila: Alicia Muñoz Martin, “ Mendien artean”
- Urria: Angel Carrasco Errazkin, “Kontu kontari”
- Azaroa: Irene Esther Pinto Olano, “Begirada batean ”
- Abendua: Miren Candelario Iparraguirre, “Gure Olentzero”
Argazkiak: Dabid Argindar