Andoaigo Udalak prest du Gabonetako egitaraua. Haur parkea egitekoak dira Allurralden, abenduaren 29tik 31ra.
Musika
Hiru kontzertu aipagarri, Eguberrietan.
Esne Beltza & Amak
Abenduak 30, osteguna. 19:00.
Basteroko taulagainera igoko dira bi taldeak. Erromerian eta trikitixa berritzailean ezinbestekoak izan ziren Etzakit, Maixa eta Ixiar edota Alaitz eta Maider taldeak. Hamarkadak aurrera doaz, eta musikaren energia eraldatuz joan da. Oraingoan bi musika talde elkartuta igoko dira taulagainera. Zaletuentzat gozamena izango da.
Benito Lertxundi
Urtarrilak 2, igandea. 19:00.
Euskal musika berritzailean ezinbesteko erreferentzia da, eta adinean aurrera joan arren emanaldi gogoangarriak eskaintzen darrai. Maila handiko musikariak alboan dituela, euskal kantari arrakastatsuenetakoa zuzenean ikusteko aukera bikaina da.
Huntza
Urtarrilak 7, osteguna. 19:00.
Azken urteotan erromeria eta trikitixa mundutik irten den fenomeno berria da. "Aldapan goa" abestiarekin marka guztiak hautsi ondoren, aurrera darraite arrakastaren bidetik. Kantu berriak eskainiko dituzte Basteroko auditorioan.
Antzerkia
Hiru eskaintza, elkarren artean zeharo ezberdinak.
Txirri, Mirri eta Txiribiton
Abenduak 22, asteazkena. 17:00.
Eguberrietako oporraldiaren ateetan, haurrak alaitzeko moduko saioa antolatu dute. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoekin jolastu, abestu eta amestu ahal izango dute. Adi, laster Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen txanda iritsiko da.
"Bost Minutun"
Abenduak 26, igandea. 19:00.
Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia aktoreen eskutik, guraso izatearen aurreko galderak eta kezkak aztergai izango dira.
"Nekatutak"
Abenduak 27, igandea. 19:00.
Euskal kontsumitzaileen artean aurkezpenik ez du behar Antton Telleriak. Iaz sasoi honetan egin zuen bere monologoaren aurkezpena, eta Gabonetan Andoainera hurbilduko da. Politikoki zuzena izatea zer da? Muga-mugan ibiltzea gogoko du Telleria tolosarrak.
GABONETAKO HITZORDUAK
Bi hitzordu iragarrita daude. Bi kasuetan, bertan behera geratu edo ekitaldiarekin eutsi, azken ordura arte ez da erabakiko.
Olentzero eta Mari Domingi
Abenduak 24, ostirala. 18:30.
Aita Larramendi ikastola da antolatzailea, Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa ez ohikoa izango da.
Errege Magoen Kabalgata
Urtarrilak 5, asteazkena. 18:30.
La Salle Berrope ikastetxea da antolatzailea, Udalaren laguntzarekin. Kalejira abiatzen da Goiburutik, eta adierazpena udaletxeko balkoianegitekoak dira.