Klarinete jole laukotea, Euskalduna eta Realaren arteko lehia musikatzen

Aiurri 2021ko abe. 14a, 20:53

Nalia Martin, Leo Ballesteros, Jon Loiarte eta Iker Gorospe Andoaingo Musika Eskolako klarinete jole gazteek laukoteen saileko lehiaketa irabazi dute joan den asteburuan, Zumaian ospatu zen XX. Klarinete Maratoian. Mikel Emezabal irakasleak Euskaldunaren eta Realaren ereserkietan oinarrituta osatu duen Football Match Day pieza jo zuten. Bideoa ikusgai (egilea, Mikel Emezabal): 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!