Jesusen Alaben Kongregazioa bere 150. urteurrena ospatzen ari da aurten, eta ekitaldi berezia egin zuten Berrozpen atzo. Kongregazioko kideek, Iñaki Zabaleta Andoaingo parrokoak eta udal ordezkariek hitza hartzeaz gain Katrin Iturraldek zuzentzen duen Musika Eskolako helduen abesbatzak emanaldia eskaini zuen. Besteak beste, “Ama Kandida” abestia interpretatu zuten; Joan Luis Atxegak konposatu ondoren Pello Esnalek hitzak jarri zizkion abestia.