Aita Garayoa abesbatzaren kontzertua, San Martin elizan larunbatean

Aiurri 2021ko abe. 17a, 11:48

Aita Garayoako abeslari taldea, Ana Belen Garcia organo jolearekin batera (Iturria: Aita Garayoa abesbatza)

Aita Garayoa abesbatzak Gabon giroko kontzertua eskainiko du San Martin elizan, larunbatean 12:00etatik aurrera. Ana Belen Garcia organo jole eta musika irakasle andoaindarrarekin batera ariko dira. Aita Garayoa abesbatza mixtoa da, Donostian 1986an sortua da, eta egun Iñaki Carcamok zuzentzen du. Kontzertua aldarean jarriko duten pantailaren bidez ikusi ahal izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!