Rubeni eta Joni elkartasuna adierazteko giza-katea osatu dute Zumeatik Basterora

Aiurri 2021ko abe. 18a, 13:10

Ruben Gelbentzu andoaindarrari eta Jon Lizarribar urnietarrari elkartasuna adierazi nahi izan diete herritarrek Zumeatik Basterora egin den elkarretaratzean. 

2020. urtea amaitzear zela, albiste batek gogor kolpatu gintuen. Ruben Gelbentzu andoaindarraren kontrako auzi berri bat ireki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ordutik hona baldintzapeko askatasunean dago eta kasua instrukzio fasean dago. Urte honetan zehar Rubenen defentsa, lanean aritu da beharrekzo frogak aurkezten.

Hau gutxi balitz, orain, kausa berri bat ireki diote. Berriz ere, 2002. urteko ekintzak leporatzen dizkiote. Hau dela eta, abenduaren 27an deklaratu egin beharko dute; andoaindarrak Iruñan eta urnietarrak Donostian. Horrek espetxeratua izateko duen arriskuarekin.

Aurreko kausetan gertatu den bezala, Jon Lizarribar urnietarra ere deklaratzera deitua izan da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!