Andoaingo Udalak gogor gaitzesten ditu egindako sabotaje-ekintzak, eta Andoainek errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako udalerria izan behar duela nabarmentzen du.
Andoaingo Udalak azpimarratu nahi du Buruntzako gurutzeak andoaindarrentzat duen balio sinboliko garrantzitsua.
Gurutzearen jatorriarekin bat ez etorri edo arbuiatu arren, Andoaingo Udalak alde bakarreko inposaketa-ekintzak arbuiatzen ditu, jokabide horiek ez baitira inoiz jarrera demokratiko batekin lerrokatuko.
Gertatutakoa bizikidetzaren mahaira eramango da, eta bertan balorazioa egingo da eta udal talde guztien artean adostuko dira eman beharreko urratsak.