2022ko udaberrian denok ilusioz elkarrekin ospatzeko asmoz ekitaldi bereziak antolatu nahi ditugu. Horretarako ibilbide luze horretan partaide izan zareten ehundaka lagunei, berriro ere, zuen lankidetza eskatu nahi dizuegu (ikasleak, monitoreak, sukaldariak, muntai eta mantenimendukoak, kanpezu@lasalleberrozpe.eus arduradunak, …): mesedez, urte horietako materialak pasa (argazkiak, bideoak, audioak, testuak, etab). Korreoz bidali ditzakezu edo eskolan bertan entregatu (abenduak 13tik 22ra, astean zehar, 16:00etatik 18:00etara) eraikin nagusiko sarrerako gelan; eskuz jasotako azken horiek urtarrilean itzuliko zaizkizue.
Eskerrik asko!