Txitibar taberna berrirekiko dute asteartean arratsaldeko 19:00an

Aiurri 2021ko abe. 20a, 11:18

Azken boladan jende ugari ari zen galdezka ea tabernak noiz berrirekiko zuten; bada, azken ukituak egiten ari dira eta bihar arratsaldean irekiko dute, San Tomasetan. 

Karrazedo Lizeaga sendiak erosi du Zumea plazako negozioa (Nerea, Iker eta Egoitz). 1987an martutenen dagoen Mikel negozioa hartu zutenetik, ostalaritzaren alorrean bidea egin dute.Urnietako Guria taberna-jatetxea eta pentsioa bere gain hartu zuten, eta 2020an Donostiako Txomin-Berrin dagoen Ibaialde. Urtea amaitu baino lehen Txitibar taberna-jatetxearen ardura hartuko dute. Horrez gain, nabarmendu dute gauez irekitzeko taberna ere izango dela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!