Urrian Jaurlaritzako Osasun Sailak 4.000 osasun-langile inguru kaleratu zituen, ustez, pandemia garaiko egoera zailak igaro zirela medio. Kaleratutako osasun-langile horietatik 750 arakatzaileak izan ziren; hau da, 800 aztarnarietatik 50era jaitsi zen (% 94). Hori guztia gutxi balitz, Antigeno testak saltzen eta atzerrira bidaltzen hasi ziren, egun ezagutzen den eskasia sortuz.
Gauzak horrela, seigarren olatuan murgilduta gaudenez gero langileak gaindituta daude eta ezin dute jasotzen dituzten, dei, kontsulta eta lanekin. Kudeaketa eta lan-karga arazo larriak pairatzen ari dira. Horiek horrela, EAEko anbulatorioetan elkarretaratzeak deitu dituzte eguerdiko 13:00tarako; lehen arretaren aldeko hainbat aldarri erakutsi dituzte. SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hartu dute parte.