Gora Kaletxiki Banda Gabon kantekin kalera irtengo da

Aiurri 2021ko abe. 24a, 11:09

Gora Kaletxiki Banda Gabon kantekin kalera irtengo da, gaur eguardi partean. Kantak Joxe Mari Oiartzabalek instrumentuekin jotzeko moldatu ditu, eta bera izango da Banda zuzenduko duena. Musikariek Goikoplazan 12:00etan jarri dute hitzordua, eta bi orduetako saioa egingo dute kaleetan barrena. Zahar Egoitzan egingo dute lehenbiziko joaldia. Ondoren, Nafarroa plazara abiatuko dira. Eta hortik, Bastero eta Zumea plazetara.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!