Gora Kaletxiki Bandak Gabon kantekin herriko kaleak alaitu ditu eguardi partean. Joxe Mari Oiartzabalek zuzenduta, besteak beste, San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzan kontzertu berezia eskaini die atarira atera diren egoiliar eta zaintzaileei. Kaletxikin, Goikoplazan, Bastero plazan eta Zumea plazan ere emanaldiak eman dituzte. Argazki sorta eta lau bideo ("Haurtxo maite", "Kanta kantari", "Hator, hator mutil etxera" eta "Aintza zeruan"), ikusgai: