Tamaina handiko kamioia, Kaletxikin gora

Aiurri 2021ko abe. 29a, 08:35

Garabia gainean zeraman tamaina handiko ibilgailua sartu da Kaletxikin, gaur goizean.

Goizeko 08:00ak baino lehen bi udaltzain ari ziren Goikoplaza eta Kaletxiki arteko bidea mozten. Eta Kaletxikira iritsita, kale bereko 5 eta 7 zenbakietako lursailaren langa zabalik zen parez pare. Etxebizitza berriak eraikitzen ari dira, eta garabia baten zain ziren. Garabia hori berehala iritsi da, tamaina handiko kamioiaren gainean. Ama Kandida etorbidetik Kaletxikiko plazatxora sartu da, atzekoz aurrera. Trebezia handiko gidaria behar da izan, ariketa hori egiteko. Izan ere, Kaletxikiko bidea estua da, eta espaloiaren ondoan edukiontziak eta ibilgailuak daude.

Beraz, atzeraka eta maldan gora tamaina handiko ibilgailua sartu dute etxebizitza berriak eraikitzen ari diren lursailean. Mantxo-mantso, iskinei begira. Eta baita gora begira ere, Gabonetako argiak jarrita baitaude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!