Basteron egitekoak ziren emanaldiak bertan behera geratu dira Covid neurriak medio

Aiurri 2021ko abe. 29a, 15:05

Zehazki, atzeratuta geratuko dira Abenduak 30erako aurreikusita zegoen Esne Beltza + AMAk taldeen emanaldia, urtarrilak 2rako aurreikusita zegoen Benito Lertxundiren emanaldia eta urtarrilak 7rako aurreikusita zegoen Huntza taldearen kontzertua.

Hiru musika emanaldi hauek publikoaren erantzun oso ona izan dute, eta sarrera salmenta dagoeneko aretoaren ia 100%era iritsita zegoen (500 pertsonako edukiera du aretoak). Sarrerak baliagarria izango dira data berrietarako. Koronabirusaren bilakaera baikorra
bihurtzen denean eta 100%eko aforoak errekuperatzen direnean berprogramatuko dira 3 musika emanaldiak.

Sarrera itzuli nahi duenak aukera hori eskuragarri izango du, bai eta data berria argitaratzen den momentuan ere. Horretarako Basteroko leihatilara gerturatu daitezke ala 943 30 35 40 telefonora deitu.

Gogorarazten da Gabon Giroan programazioaren baitan Basteroko aretoan programatua zegoen Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen emanaldiak aurrera jarraitzen duela urtarrilak 4ean, hau ere %60ko aforoarekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!