Eusko Jaurlaritzaren dekretuan oinarrituta, neurri berriak iragarri dituzte Allurraldeko erabiltzaileentzat

Aiurri 2021eko abenduaren 30a

Instalakuntzen eta zerbitzuen erabileran murrizketak iragarri dituzte.

Eusko Jaurlaritzak abenduaren 28an argitaratutako pandemiari aurre egiteko prebentzio neurriei buruzko 51/2021 dekretua kontuan hartuta, Kirol instalazioak erabiltzeko baldintzak, bertara sartzeko Covid ziurtagiri digitala aurkezteaz gain, honako hauek dira:

UDAL KIROL INSTALAZIOAK

  • Erabiltzaileak: %60ra jaitsi dute erabilera.
  • Aldagela eta dutxak: %50era jaitsi dute erabilera.
  • Jarduerak: 10 laguneko taldeak, beti ere musukoarekin. Salbuespena: Kanpoan egiten den intentsitate handiko jarduerak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!