Agustin Leitza kalean ezarritako muraleko argibide-taula txikitu dute bart gauean

Aiurri 2022ko urt. 1a, 11:01

Andoainen 400. urteurrenaren harira, mural ikusgarri bat pintatu eta taula informatibo bat jarri zuten Agustin Leitza kalean. Bada, gaur goizean, botata agertu da. 

Andoainen 400. urteurrena izanik, herriko zenbait artistek arbasoekin eta Andoain herriarekin lotutako murala margotu nahi izan zuten, atzera begirakoak etorkizunean ere iraun dezan. Eduardo Arreseigorren gidaritzapean, Sergio Vallejo, Juanan Lazkano, Sebastian Herrero, Margarita Oiarzun, Aiora Arregi, Alejandro Gonzalez, Itziar Gutierrez, Naiara Lasarte eta Ainhoa Markezek hartu dute parte. Murala Agustin Leitza kalean dago.

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!