"Ilusioa behar dute gure txikiek eta familiek"

Aiurri 2022ko urt. 4a, 08:57

Egoera epidemiologikoa zaila bada ere, Errege Magoek ez dute hutsik egingo aurtengoan ere. Andoaingoa baldintza berezietan ospatuko da, David Urtasun La Salle Berrozpe ikastetxeko zuzendariak aurreratu bezala.

Ekitaldiaz zer aurreratu daiteke? Nolakoa izango da?

Gaur egungo egoera epidemiologikoa eta Covid neurriak kontutan izanda, Andoaingo Udalarekin adostutako ekitaldia izango da aurtengoa.

Alde batetik, Errege Magoen karabana txikia ibiliko da herriko kaleetatik eta, ondoren, udaletxeko balkoian ohiko Errege Magoen mezuaren zabaltzea.

Lehenengo ibilbidean ahalik eta herriko kale, plaza eta txoko gehien zeharkatzea da helburua. Badakigu, zoritxarrez, txiki, gazte, heldu zein familia ugari hamarraldian daudela eta hein batean kabalgataren momentu magiko hori bizitzeko aukera izango dute.

Ez da inolaz ere geldialdirik izango, hau dela eta, etxeetako leiho zein balkoitik agurtzea eskatzen zaigu herrikideei. Kalean pertsonen arteko pilaketak saihesteko udaltzaingoa izango da bidea zabaltzen. Errege Magoen mezu ezberdinak zabalduko dira karabanako megafonia bitartez. Ibilbidearen nondik norakoa ez da zehaztuko.

Familiei begira, Goikoplazara agertzea izango da onena ezta?

Ekitaldiko bigarren zatia, hurbildu daitekeen pertsona guztientzako dago pentsatuta. Momentu laburra, segurua eta, Covid aurreko egoeran egiten genuen moduan, magikoa izango da. Bereziki hori eta gehiago merezi duten gure txikientzat.

Zenbat lagunen laguntza behar da horrelako ekitaldia antolatzeko?

Ohiko Errege Magoen Kabalgatan ehundik gora bolondresek (familia, ikasle, irakasle, arduradun….) hartzen zuten parte. Aurtengoa baldintza berezietan antolatuko da, eta lantalde txikiago batekin aurrera atera ahal izango dugu.

Egoera zail honetan, La Salle Berrozpetik haurren ilusioari eustea gailendu da.

Hain luze eta gogorra egiten zaigun garaiotan, ilusioa behar dute gure txikiek zein zein familiek. Merezi dutelako!

Segurtasun neurri bereziak izango dira, ala abenduaren 24koaren antzekoak aurrikusten dituzue?

Aurreko abenduaren 24ko antzeko neurriak aurreikusten ditugu. Horiekin nahikoa izango delakoan… Urtarrilaren 5a bitarte egoerari eustea espero dugu, denon artean.

 

Ikastetxeak ekitaldiaren berri eman du: "Denok ilusio handia dugu elkar ikusteko, baina zaindu behar gara. 18:30etan hiru erregeak, kapotarik gabeko kotxe batean, poliki baina gelditu gabe, auzoz-auzo joango dira euren agurra zabaltzen. Sorabillatik hasiko den ibilbidean, balkoi, leiho zein etxe paretik Erregeak ikusteko aukera izango duzue. Iluntzeko 20:00tan Goikoplazara helduko dira eta “Errege Magoen mezua” zabalduko da, Andoaingo txistularien laguntzarekin. La Salle Berrozpe Ikastetxeak antolatzen duen ekitaldia bolondresekin egiten da, Andoaingo Udalaren laguntzarekin bat".

 

Andoaingo ibilbidea

Atzokoan Basterotik ibilbidearen berri eman zuten

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!