Manifestazio jendetsua egin da Andoainen elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bidean

Aiurri 2022ko urt. 8a, 18:13

Sare Herritarrak mobilizazioetarako deia egin zuen urtarrilak 8rako. Bilbon egin ohi zen urtarrileko manifestazioa, baina egoera epidemiologikoa medio, herriz herri egiteko deia zabaldu zen. Andoainen Hamarnaka herritar bildu dira Euskal Presoen etxeratzea eta gerturatzea eskatzeko. Goikoplazatik Zumeara egin da kale-agerraldia eta, amaieran, txalaparta jo eta bertso bana abestu dute Beñat Belokik eta Unai Ormaetxeak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!