Lurraldebuseko autobusen zerbitzuan aldaketak egiteko sinadura bilketari ekin diote

Jon Ander Ubeda 2022ko urt. 9a, 20:00

Herritar talde batek uztailetik hona indarrean dagoen bus zerbitzuarekin desadostasuna agertu du, eta hainbat proposamen egin nahi dizkiote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Proposamen horiek babesteko sinadura kanpainari ekin diote.

Udalerrian zehar hainbat tokitan sinatu daiteke:

  • Coviran karrika.
  • Tahona okindegi-kafetegia.
  • Ernaitza liburudenda.
  • Santa Krutz frutategia.
  • Lopetegi harategia.
  • Labores Arantza.
  • Coaliment Bazkardo janaridenda.
  • Roalco janaridenda.
  • Elizondo taberna.
  • Stop liburudenda.

Proposamen landu bat aurkeztu dute, Julen Lorenzo andoaindarrak bideratu duena. Bertan ibilbideei eta ordutegiei buruzko aldaketak egitea proposatzen da. Besteak beste, lehengo maiztasunei eustea edota hainbat ibilbide Goikoplazatik ez baizik eta Sorabillatik abiatzea. 

Txosten horretan honako aldarrikapena jasotzen da: “Autobus bidezko garraio publikoa erakargarria egin asmo bada, maiztasun erakargarriak eta ordutegi zentzudunak eskaini behar dira, jendeari erraztasunak emanez honen erabilera areagotzeko aukerak zabalduz”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!