Hilabeteko bigarren astelehenean izango da odol emaileen hitzordua, gaurtik aurrera

Aiurri 2022ko urt. 10a, 08:47

Andoaingo odol emaileek hilabeteko bigarren astelehenean izango dute odola emateko aukera, gaurtik hasita. Aldaketa hori kontuan hartzeko deia egin du Andoaingo Odol Emaileen elkarteak, izan ere azken urtetan hilabeteko bigarren asteartean jarri izan baita hitzordua. 

Hortaz, gaur 16:30etik 20:10ak arte eman ahal izango da odola, Arrate pilotalekuko azpialdean. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da, ohi denez, 943 007 884 telefonora hots eginda. Elkarteak odola ematera animatu ditu andoaindarrak, ohartaraziz odol erreserbak egoera larrian daudela une honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!