Bi pertsona atxilotu dituzte Etxeberrieta auzoko pisu batean bortizki lapurtzeagatik

Emakumezko eta gizonezko bana atxilotu dituzte; 28 eta 32 urte zituzten, hurrenez hurren. Gertakaria goizeko 03:40an jazo da, ustez pisuko jabeak lo zeudenean. 

Ertzaintzak biktimak emandako informazio guztia bildu dute; hiru pertsona sartu dira etxean atea behartuta eta bertakoak jo dituzte. Horrez gain, 730 euro lapurtu dituztela jakinarazi du poliziak. 

Gauzak horrela, emakume bat eta gizon bat atxilotu dituzte gertakarietan inplikatuta egoteagatik. Ertzaintzak dioenez, ikerketa zabalik dago jazoeran parte hartu duen hirugarren pertsona aurkitzeko.

Bi atxilotuak polizia-egoitzara eraman dituzte ohiko prozedura egiteko eta, amaitu ondoren, Tolosako Guardiako Epaitegira eramango dituzte atxilotuekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!