Fabrikazio mekanikoari eta elektrizitateari buruzko eskaintzaren berri eman dute

Jon Ander Ubeda 2022ko urt. 24a, 07:00

Langileentzako ikastaro-sorta La Salle Berrozpe ikastetxean, otsailean hasita.

Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxetik jakinarazi dutenez, langileentzako ikastaro berriak eskainiko dituzte otsailetik aurrera. Eskaintza zbala da, fabrikazio mekanikoaren alorrean: Autocad (50 ordu), fabrikazio mekanikorako planoen interpretazioa (50 ordu) edota ekoizpenaren diseinua, kudeaketa eta hobekuntza (40 ordu). Ikastaroak otsailaren 15etik aurrera hasiko dira, eta guztiak arratsaldez eskainiko dituzte. Denera, hogei ikastaro ezberdin eskaintzen dituzte.

Elektrizitate eta elektronika alorrean, bestalde, Make maila ezberdinak (30 ordu), koadro elektrikoen muntaia (30 ordu), zirkuitu neumatikoen instalakuntzarako hastapen ikastaroa (30 ordu), oinarrizko elektrizitatea (30 ordu). Alor horretako ikastaro guztiak datorren otsailaren 22a abiatuko dira.

Informazioa

E-posta: monica@lasalleberrozpe.eus

Telefonoa: 943 590 557.

Ordutegia: 17:00-20:00.

Helbidea: La Salle etorbidea, 5.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!