Trentxiki argazki elkarteak “Miszelanea-Trentxiki AE 10 urte” izeneko erakusketa ipini du Basteron. Hamar urteko ibilbidean, bere zenbait kidek egindako argazki bildumak ikusi litezke erakusketan. Hona zeintzuk diren egileak eta beraien argazki bildumen izenburuak: Igor Tuduri (“Betiko galderak; galdera garaikideak”); Itziar Gutierrez (“Evaren alabak”); Eduardo Arreseygor (“Belchite. Zatiak”, eta, “Analogiak/kontraesanak”); Pablo Artetxe (“Patabancario”); Aitor Regillaga (“Faklipsea”); Antonio Fernandez (“Naturako zenbait une bakar eta iragankor”); Iñaki Epelde (“Argi apalean”); eta, Argaia kolektiboa (“Itzalen jokoa”). Erakusketa otsailaren 25a arte zabalik edukiko dute.