Andoaingo Kuadrillen Eguneko antolakuntzan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Aiurri 2022ko urt. 25a, 13:02

Urtarrilaren 31an antolakuntzan parte hartzeko bilera egingo da Irunberri Kultur Elkartean, arratsaldeko 18:00tan. Bi urteren ostean, modu egokian eta denborarekin Santa Krutz festetako egunik berezienetakoa antolatzeko lanean ari dira; nabarmendu dutenez, "ezinbestekoa da herriko gazteak antolakuntzan parte hartu eta murgiltzea. Egun berezi hau modu egokian antolatzeko". Gauzak horrela, Andoaingo gazteei bileran parte hartzeko deialdia luzatu zaie.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!