Trenbide-sarearen mantenimendua, gauez

Aiurri 2022ko urt. 28a, 10:54

Gauez, ia-ia trenik igarotzen ez direnean, ADIFeko langile-talde bat arduratzen da gauez trenbide-sarea mantentzeaz. Atzo gauerdi aldera Andoaingo herrigunetik pasa zen lantalde hori, tresneria handi samarrarekin. 

Belabi kalean bizi diren bizilagunen bistara ikusgarria zen darabilten tresneria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!