Maider Lainez Andoaingo alkateak eta Mari Jose Izagirre alkateordeak aurkeztu zuten aurrekontua, ostiralean egindako agerraldian. Maiderrek legealdi honetan aurrekontuek eduki dute garapena gogoan hartu zuen: “2020an ziurgabetasun handia, etengabeko aldaketak eta aurrekaririk gabeko osasun-egoera batek eragindako egokitzapenak izan ondoren, 2021ean izaera sozial nabarmena zuten aurrekontuak onartu ziren, herritarrak gure politika guztien erdigunean jarriz, inor atzean gera ez zedin”. Gaineratu zuenez, 2022rako ildo horretatik jarraituko dute, “eta, gainera, inbertsio apustu garrantzitsua egingo dugu, Andoaingo gizartea eta lehiakortasuna suspertzeko. Gure ekintza guztiak Andoain ahalik eta foro eta proiektu guztietan egotera bideratuta egongo dira, gure esperientziak partekatzeko eta beste batzuengandik ikasteko, eta horrek zerbitzu hobea eta hurbilagoa ekarriko die herritarrei”.
Izagirrek azpimarratu zuenez, “zifra errekorreko aurrekontu inbertitzailea da, eta Udalak eraginkortasun handiagoz aurre egin ahal izango dio etorkizunari, erronka eta eraldaketa berrietara egokituz, pandemiak are eta gehiago azkartu dituen eraldaketei erantzunez”.
Izagirrek hiru ardatz estrategikotan laburbildu zuen gobernuaren ekintza: “eraldaketa berdea, jasangarria eta energetikoa, berriztagarriak ezartzearen, kontsumoak murriztearen eta natura-ondarea babestearen aldeko apustu sendoa eginez; eraldaketa ekonomikoa eta digitala, bai enpresa-sarean, bai tokiko merkataritzan; eta azkenik, gizarte eta zaintza alorreko eraldaketa, kalitatezko zerbitzu publikoak indartuz, haurtzaroaren babesetik adinekoetaraino”.
24.610.599 euroko aurrekontua aurreikusi du guztira Andoaingo udal gobernuak, 12,8ko igoera iazko ekitaldiarekin alderatuta. Hona aurrekontua, arloka:
- Pertsonaleko Departamentua: 9,1 milioi € (guztiaren %37a).
- Zerbitzuak: 5,5 milioi € (%23).
- Hirigintza: 1,2 milioi € (%5).
- Gizarte Zerbitzuak: 2,4 milioi € (%10).
- Hezkuntza eta Kultura: 1,7 milioi € (%7).
- Euskara: 0,5 milioi € (%2).
- Ogasuna: 0,9 milioi € (%5).
- Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria: 1,3 milioi € (%5).
- Berdintasuna: 0,3 milioi € (%1).
- Jarduera Fisiko eta Kirola: 1,5 milioi € (%6).
Nabarmentzeko partidak
Udal gobernuak, ostiralean egindako agerraldian, honako diru partidak azpimarratu nahi izan zituen, arloz arlo:
* Pertsonal saila:
- Langileen % 2ko igoera.
- 40.000 euroko hasierako partida informatikako ekipoetarako.
- 25.000 euro kutxazain bat jartzeko.
* Zerbitzu saila:
- 40.000 euro Ekiola energia-kooperatiba sustatzeko (energia elektriko berriztagarria sor dezakeen parke fotovoltaiko bat egiteko, 400 kontsumo-puntu, etxebizitza edo saltoki hornituko dituena).
- 519.930 euro parke eta lorategien mantentze-lanetarako (besteak beste, Extremadura kaleko parkea berritzeko aurreikuspena jasotzen da).
- 270.000 euro Miranda pasealekuan ur-iturri interaktiboak dituen haur-parke berria egiteko (horixedaherritarrekaurrekontuparte-hartzaileenekimeneanlagundutakoproiektuetakobat).
- 100.000 euro zerbitzu hidraulikoei dagokienez (Karrika-Sorabillako ur-sarea berritzeko, Leizotzeko hornidura-sare berria eta Plazaolako drainatzea udararako lizitatu ahal izateko pleguen idazketa amaitzen ari den bitartean).
- 75.000 euro landa-bideak eta hauen seinaletika mantentzeko eta berritzeko, eta Manuel Lekuona auzoan bainu publiko berri bat eraikitzeko).
* Hirigintza saila:
- 320.000 euro Azterlanak eta proiektuak izeneko partidaren barruan, kiroldegia handitzeko proiektua idazteko (besteak beste, bigarren pista, spinning gela berria, padel pista estaliak edo rokodromo berri bat).
- 35.000 euro espazio publikoak hobetzeko proiektu bat idazteko (Gabriel Arestiren hiri-eremurako).
- 100.000 euro Juan Bautista Erro eta Joakin Larreta kaleak komunikatuko dituen igogailu bat jartzeko proiektua idazteko.
- 30.000 euro udaletxeko eraikinean obra-proiektua idazteko (komun egokitu bat egin ahal izateko).
- 60.000 euro energia-eraginkortasuna hobetuko duten etxebizitzetako obretarako diru-laguntzen lerro bat irekitzeko.
- 40.000 euro udal-etxebizitzak birgaitzen eta hornitzen jarraitzeko.
- 80.000 euro jasangarritasunen energetikoko ekintzetara bideratzeko.
- 25.000 euro klima-aldaketarekin lotutako egokitze-planak markatutako ekintzetarako.
- 30.000 euro Energia Jasangarrirako Ekintza Planetik (PAES) eratorritako jardueretarako.
- 20.000 euro txakurrentzako parkeetan eta katuen kolonietan inbertsioak egiten jarraitzeko.
- 10.000 euro bideratuko dira Leitzaran ibaian bainu-eremu gisa zenbait gune egokitzea egokia den ikusteko proiektu bat egiteko.
- 12.000 euro Oria ibaiaren pasealekutik oinezkoentzako zirkuitu bat diseinatzeko (Errotagainetik Karrikara doan zubi berri baten bidez).
* Gizarte Zerbitzuak saila:
- %8 handitu da aurreko urtearekin alderatuta.
- 708.160,13 euro Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) kontratua bereziki indartzeko (helburua adinekoak beren etxeetan ahalik eta denbora gehienean bizi ahal izatea da, ZAINTEK zerbitzuaren bitartez).
- 29.000 euro gizarteratze-programa indartzeko.
- 5.000 euro haurrei zuzendutako Tratu On programarako, eta beste 5.000 euro Emantik programahiruikastetxeetakojantokietaraereiristeko.
- 75.000 euro gazteentzako alokairu-laguntzetarako.
- 15.000 euro herriko saltokietan eskola-materiala erosteko laguntzetarako.
- 10.000 euro eskolaz kanpoko jarduerei laguntzeko.
- 20.000 euro adinekoen eta gazteen arteko harremana sustatzeko eta, aldi berean, gazteei lan-aukerak eskaintzeko.
* Euskara saila:
- 74.000 euro Erabilera izeneko partidaren barruan, Parketarrak zerbitzua ezartzeko (Andoaingo parke publikoetan euskararen erabilera sustatzeko eta, horrela, haurren aisialdian euskarazko jolasak bultzatzeko).
- 11.400 euro Leitzaran Institutuarekin hitzarmena, Udalerriko ikastetxeetan euskararen hizkuntza sustatzeko (lehen aldiz sartu da).
- Zehaztu gabeko kopuruaren konpromisua Euskaraldiari eta Korrikari bideratzeko.
* Hezkuntza eta Kultura sailak:
- 420.000 euro Basteroko kultur programaziorako.
- 175.000 euro Sanjuanak, Inauteriak edo Rock Jaialdia eta Andoaingo auzoetako jaietarako.
- 50.000 euro Tokiko ondarea garatzeko eta dinamizatzeko (besteak beste, erraldoien bigarren bikotearen -Legarra Etxebeste- gomazko figurak ekoizteko, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa zaharberritzeko, eta Istuitza-Dorrearen aukerak aztertzeko azterlan bat ere bultzatzeko).
* Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria sailak:
- 118.000 euro SALKINekin duen hitzarmena berritzeko.
- 100.000 tokiko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko bonu kanpaina berriak sustatzeko.
- 52.500 euro merkataritzan eta ostalaritzako sektorea digitalizatzen laguntzeko.
- 107.000 euro Bisitarientzako Zentroaren baldintzak eta zerbitzuen hedapena zabaltzeko (Leitzaran bailarako turismo-eskaintza udaz haratago zabaltzeko).
- 40.000 euro Otietan bizikletak garbitzeko zerbitzu bat ezartzeko.
- 17.000 euro Goikoplazan eremu estalia sustatzeko aurreproiektua idazteko.
* Berdintasun sala:
- %18 handitu da aurrekontua (bereziki, indarkeria matxistaren prebentziorako, 94.500 euro; indarkeria matxistaren arreta eta erreparaziorako 50.000 euro; eta, emakumearen partaidetzarako 20.000 euro.
* Jarduera Fisiko eta Kirol Departamendua:
- 140.000 euro igerilekuko iragazkiak aldatzeko (makineria eta instalazioak).
- Bi babesletza hitzarmen sinatuko dira arku-tiroan eta motoziklismoan aritzen diren kirolariekin.
- 95.000 euro estali gabeko igerileku baterako proiektuaren lehen faseari ekiteko).