Aurtengoan, Jai Batzordea eta Kuadrillen Eguneko antolakuntza taldea martxan da; ia astero elkartzen dira horrenbeste gogo eta ilusio pizten duen jaiak antolatzeko. Hala ere, ziurgabetasuna eta zailtasunak ugari, ez baitakite maiatzean zein egoeratan egongo diren. Ustez, egoera epidemilogikoaren hobekuntzak "normaltasunez" egitea ahalbidetuko du, baina ez da ziurra. Hala eta guztiz ere, indartsu hasi dira lanean jai hauei forma emateko.
Kuadrilla Eguna, egun kuttunena
Hauek ere hasi dira antolakuntza lanetan. Pasa den astean, herriko gazteei deialdia zabaldu zitzaien bileretara agertu eta funtzionamendua ezagutzeko; bada, hainbat gazte gogotsu agertu ziren herriko egun garrantzitsuenetako bati jarraipena emateko prest. Antolaketa taldea pozik agertu da deialdiak eduki duen arrakastarekin.