[BABESTUTAKO EDUKIA]

“Belkoainek hogei urte beteko ditu ekainean”

Mikel Arberas 2022ko ots. 7a, 07:04

Irati Uranga eta Aitor Sarasola.

Aitor Sarasola eta Irati Uranga Belkoaineko fisioterapeutak dira. Hogei urte beteko dituzte eta hainbat berrikuntzekin datoz. Besteak beste, entrentzaile pertsonalaren zerbitzuarekin.

Aitor Sarasolari elkarrizketa:

Belkoain fisioterapiak aldaketa batzuk eduki ditu azken hilabeteetan ezta?

Bai hala da. 18 urteren ostean Saioa lankideak lana utzi zuen, beraz, aurten, Irati Uranga andoaindarra hasi da nirekin lanean. Azken urteetako funtzionamenduari jarraipena ematea erabaki genuen, eta, era berean, Iratiren obstretizia eta zoru pelbikoaren espezializazioei bide eman nahi genion; gauzak horrela, aukera horiek ere eskaintzeko lanean ari gara. Langile fina da Irati eta, azken aldian, aldaketa interesgarriak egin ditugu elkarren artean.

Bezeroek zein aldaketa sumatuko dituzte Belkoain fisioterapian?

Batez ere, aldaketa pertsonala, hau da, Saioaren ordez Irati sartu izana. Ildo horri tiraka, beste gauza batzuetan espezializatua dago, beraz, eskaintzeko aukera gehiago ditugu Belkoainen.

Hori guztia gutxi balitz, sare sozialetan duzuen presentzia areagotu egin da, ezta?

Ekainetik aurrera, Iratiren laguntzarekin, Facebook eta Instagram sare sozialak kudeatzeari ekin genion. Horrez gain, webgune propioa martxan jartzeko lanean ari gara. Egia esan, oso pozik gaude. Jendearengana errazago iristen ari gara eta zozketak martxan jartzea lortu dugu.

Une oro ikasten ari al zarete bezeroei ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko?

Biok unibertsitatera joan ginen eta jakintza areagotzeko ikastaroak egiten ditugu. Fisioen ikasketa-prozesua ez da amaitzen. Esate baterako, oso interesgarria da azpimarratzea, Iratik ekografia ikastaroa burutu zuela duela gutxi. Gainera, zoru pelbikoaren alorrean lanean ari da.

Aipatu Belkoain fisioterapia gunearen indargune nagusiena zein den.

Hasteko, 20 urteko esperientzia dugu lanean, horrek dakartzan ikasketa-prozesu eta ikastaro guztiekin. Une oro, aurrerapausoak ematen eta garatzen ari gara. Oro har, jendeak errepikatu egiten du. Gure zerbitzua eta eskaintzen dugun gertuko arreta puntu garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Gainera, Irati eta biok andoaindarrak garenez, ondo ezagutzen ditugu bertako kirol taldeak eta jendea. Hori ere garrantzitsua da. 

Esandako guztiaz gain, zerbitzu berri bat eskaintzen hasiko zarete aurki, ezta?

Fisio kontsulta gisa zerbitzu-eskaintza zabaltzeko nahia sentitu genuen. Hori horrela, entrenatzaile pertsonal baten zerbitzua edukitzea otu zitzaigun: Lide Leibar. Errendimendu altuan berezitua da eta, gainera, eskiko Euskal Selekzioko entrenatzaile izandakoa da, beraz, kirolaren gaineko jakintza handia du.

Izan ere, kirola fisioen jardunarekin estuki lotuta dago, horregatik, ariketa terapeutikoaren munduan murgiltzen eta ikasten ari gara; esaterako, harreman estua daukagu Leizaran eskubaloi taldekoekin, eta askotxo dira gure zerbitzuak jasotzera gerturatzen diren kirolariak.  

Zer egin behar da entrenatzaile pertsonalaren zerbitzua jasotzeko?

Lidek Internet bidezko online plataforma martxan du, baina norbaitek aurrez aurreko zerbitzua beharko balu, berarekin ordua hitzartu eta Belkoain Fisioterapia gunean bertan geratzeko aukera egongo litzateke. 

 

Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!