Elkarrataratzea egin dute bihar onartu nahi duten lan erreformari ezetza adierazteko

Aiurri 2022ko ots. 2a, 12:23

Madrilgo Kongresuan bihar onartu nahi duten lan erreformaren aurkako elkarretaratzea egin dute Goikoplazan eguardian, ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek deituta. Beste hainbat udaletxe eta lantokien aurrean egindako elkarretaratzeetan bezala, Goikoplazakoan ere bi arrazoi nagusi azaldu dituzte ezezkoa adierazteko. Beren ustetan, lan erreforma berriak, batetik, funtsean ez du aldatzen Raxoiren gobernuak ezarri zuen lan eredua, eta, bestetik, erabakiak lan harremanen markoa Euskal Herritik kanpo uzten du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!